hiria ikonoa

DONOSTIA
SAN SEBASTIÁN

Hiri moderno honetan ekintza-aukera zabala aurkituko duzu urte osoan. Donostia munduko hiririk ederrenetako bat da jende askoren ustez. Bertako hondartza ederrengatik eta, batez ere, bertako gastronomia bikainarengatik da ezaguna, zure lehenengo bisita bada, ziur gaude harritu egingo zaituela.

Oso erraza da Donostian batetik bestera ibiltzea. Mutur batetik bestera oinez mugi zaitezke. Hirigunean merkataritza-aukera zabala duzu, eta saltoki tradizionalak nahiz markarik ezagunenak aurkituko dituzu bertan. XIX. mendearen amaierako Belle Epoque estiloko frantziar inspirazioko eraikinez ere gozatu ahal izango duzu.

Aia Pentsioa Gros auzoan dago, Donostiako auzorik bizienetako batean, eta Zurriola hondartza ere bertan dago.

Igeldoko Mendia Donostia-San Sebastián
ikusi ikonoa

ZER IKUS DAITEKE

Aia Pentsioan ostatu hartzen baduzu, hiriko gune enblematikoenetatik hurbil egongo zara. Gros auzoan bertan surf egin ahal izango duzu urte osoan, Kursaal auditorioan egiten diren biltzar eta kontzertuetara joan ahal izango zara (5 minutura oinez), edo Alde Zaharrera hurbildu eta bertako jatetxe tradizionaletan jan ahal izango duzu, eta, nola ez, pintxo ezagunak ere dastatu ahal izango dituzu.

Alde Zaharraren amaieran daude kirol-portua, mundu osoan ezaguna den Kontxako hondartza eta derrigorrez bisitatu behar den Aquariuma (Itsas Jauregia). Ez ahaztu Chillidaren Haizearen Orrazia bisitatzea.

Noiz etortzen zaren kontu, Zinemaldia, Heineken Jazzaldia, Musika Hamabostaldia eta Errealaren futbol-partidak gozatu ahal izango dituzu.

Donostiako Zinemaldia