Lege Oharra

Helbidea

Zabaleta 40 - 1º D [Gros]
20002 Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa)
Telefonoa: +34 943 27 00 11

Xedea

Webgune honen xedea da Aia Pentsioak eskaintzen dituen zerbitzuen berri ematea, eta erabiltzaileari zerbitzuei buruzko informazioa eskatzeko eta kontsultak egiteko aukera ematea.

Estekak

www.pensionaia.com webguneko estekek webgune ezberdinetara bideratu ahal izango zaituzte, baina Aia Pentsioak ez du inolako erantzukizunik hartzen bere gain, ez baitu horien gaineko inolako kontrolik, eta erabiltzailea, beraz, bere erantzukizunpean eta horietan jarraitu behar diren baldintzetan sartuko da edukian.

Edukiak

Aia Pentsioak ezin du bermatu webgune honetan dagoen informazio guztiaren zehaztasuna. Aia Pentsioa inola ere ez da izango webgune honetako informazioa erabiltzearen ondorioz eragin litezkeen kalte-galera zuzenen nahiz zeharkakoen erantzulea. Gainera, Aia Pentsioak ez ditu bere gain hartuko zure ordenagailuak edo zure beste gailuren batek gune honetako materiala erabiltzeagatik edota gune honetan dagoen materialera sartzeagatik jasan ditzakeen birusak edo kalteak.

Aia Pentsioari Internet bidez jakinaren gainean emandako informazioa, izaera pertsonaleko datutzat hartzen ez dena (edozein ohar, iradokizun, ideia, grafiko, etab.), Aia Pentsioarena izango da, eta denbora-mugarik gabe izango du datuok erabiltzeko eskubidea, eta ez du inolako konpentsaziorik sortuko ez bere alde, ez beste inoren alde. Informazio hori ez da konfidentziala izango. Aia Pentsioak beretzat gordetzen du webgunean agertzen diren edukiak aurretik jakinarazi gabe aldatzeko eskubidea, eta edukiak eta eskaintzen diren zerbitzuak aldatu, kendu edo gehitu ahal izango ditu, bai eta horiek aurkezteko edo lokalizatzeko modua ere. Nolanahi ere, erabiltzaileekiko harremana aldez aurretik ezarritako arauen araberakoa izango da webgunera sartutako bakoitzean.